martes, 26 de febrero de 2008

Ataungo udalak AtaunTurismoa.net webgunea martxan jarri du Ataundarrei eta Ataunera datorren bisitariari bere altxorrak erakusteko. Webgunean Ataungo kondaira eta mitoak bilduz eginiko ibilbide batzuk topatu eta jaisteko aukera izango duzue, baita, beste 12 oinezko ibilbide eta 3 BTT ibilbide ere.

Ataunturismoa.net

viernes, 1 de febrero de 2008

Ataungo Turismoa bultzatuaz

Ataun ezagutzera emateko bide berri bat ireki du udalak: AtaunTurismoa.net.
Webguneak herriaren xarma erakustearekin batera, Ataunera bertaratzeko gonbitea egiten digu.

Webguneko atal nagusi bat MENDI IBILBIDEEK osatzen dute. 15 ibilbide ezberdin daude guztira, bizikletaz egitekoak batzuk (3) eta oinez egitekoak gainontzekoak (12). Gure ibilbidea aukeratu ondoren honen PDF-a inprimatu eta prest gaude Ataunera joateko. Nahi duenak GPS-ra jeitsi dezake ibilbidea. Honetaz gain, gure etxetik ibilbidea hasten den punturaino gidatuko gaituen informazioa ere eskuratu dezakegu GoogleMaps erabiliaz.

Hala ere, atentzio gehien pizten duen atala IBILBIDE MITOLOGIKOENA da. Ibilbide hauetako bakoitza gune mitologiko batetik bestera doa eta bakoitzean kondaira bat kontatzen digute. Beraz, ibilbide hauek Ataungo kondaira ezberdinak entzunaz egitekoak dira. Audioa jaitsi (MP3, TELEFONO MUGIKOR, PDA edo beste audio-tresna batera) eta PDF gida eskuan harturik egingo ditugu ibilbide hauek. Lan honetan ANDONI EGAÑA bertsolariak hartu du parte.