Atauneko ibilbideak banan-banan egin eta bildu ditugu gune honetan. Orain zuen txanda da guzti hauek egiteko eta zuen esperientzia guri eta guztiei azaltzeko. Beraz, gure urratsen berri emango dizuegu eta egizue zuek ere gauza bera.
Ataunturismoa.net izan da III Diariovasco.com Sarietako irabazlea, instituzio web gune onena kategorian.Ataungo udalak, eskerrak eman nahi dizkizue proiektuan parte hartu duzuen guztiei.
Ataunturismoa.net ha sido premiada como mejor web institucional, en la 3ª edición de los Premios Diariovasco. com. Desde el Ayuntamiento de Ataun os damos las gracias a todas las personas que habeís hecho posible este proyecto.
Argazkian Bittor Oroz, Ataungo alkatea, Azaroaren 12-an Diariovasco.com sarietan jasotako oroigarriarekin. En la foto, Bittor Oroz, alcalde de Ataun, recibiendo el premio de manos de Peio Urtasun, el gerente del hipódromo de San Sebastián.
Amaitu dira ibilbide mitologikoen bisita gidatuak. Abuztu guztian zehar, ostegunero, burutu dira eta beraietan jasotakoekin zenbait hobekuntza txertatzeko balioko digu. Guztira 68 pertsonak hartu duzue parte. Mila esker guztieri.
Han finalizado las visitas guiadas por las rutas mitológicas de Ataun. Durante todo el mes de Agosto han pasado 68 personas por las visitas organizadas en Ataun y con las impresiones recogidas en ellas se implementarán algunas mejoras. Gracias a todos los que habéis participado y os animamos a que sigáis visitando nuestra página AtaunTurismoa.net.
Abuztuan zehar ostegunero eskaini diren ibilaldi gidatuak ospatzen jarraitzen dute. Aurrekoan, goizeko eta arratsaldeko txandak bete ziren. Giro ezin hobean eta eguraldi paregabearekin AtaunTurismoa.net web gunean dagoen Barandiaran ibilbidea egin zen, bertako kondairak entzun eta Ataungo hainbat bitxikeria ezagutzeko parada izan zelarik.
Hor dituzue argazki batzuk
Animatu hurrengoan.
Las visitas guiadas que se celebran cada jueves de agosto siguen su curso. El último jueves se llenaron los dos turnos, y con un tiempo inmejorable se realizó la ruta mitológica de Barandiaran. En la ruta hubo ocasión de escuchar las leyendas que ocurren en los diferentes puntos del recorrido y diversas curiosidades de Ataun.
Jada ataundarrekin eta prentsarekin egin da bisita gidatua. Hauek, AtaunTurismoa.net atarian agertzen diren ibilbide mitologikoetako bat egin dute: Barandiaran ibilbidea. Ibilbide honetan hainbaten artean "lamien", "Tartaloren" eta "Sanmartintxikiren" kondairak entzungarri ditu. Era berean, Ataun eta mitologiaren arteko harremana eta Joxe Miel Barandiaranen lana eta bizitza hobe ulertzen laguntzen du.
Zenbait argazki bildu ditugu ibilbide honetan. Hemen dituzue horietariko batzuk:
Ya se ha realizado la visita guiada con los ataundarras y con la prensa. Han recorrido una de las rutas mitológicas recogidas en AtaunTurismoa.net: la ruta Barandiarán. Esta ruta además de tener incorporadas las leyendas de las lamias, Tartalo y Sanmartintxiki entre otras, nos ayuda a comprender mejor la relación que hay entre la mitología y Ataun y a tener una noción de la vida y obra de Jose Miguel Barandiarán.
Estas son algunas de las fotos tomadas durante la visita guiada:
Abuztuko ostegun guztietan AtaunTurismoa.net web guneak eskaintzen dituen ibilbide mitologikoetan barrena ibilaldi gidatuak antolatu dira. Hauek, egunean bi txandatan egingo dira eta gehienez 15eko taldeetan. Aurrez izena eman beharko da bertan parte hartzeko.
Txandak ondorengoak dira: - Osteguna 7: 10´00tan (Ataundarrentzat); 12´00 (Prentsarentzat); 18´00 (Ataundarrentzat) - Osteguna 14: 10´00tan eta 18´00tan - Osteguna 21: 10´00tan eta 18´00tan - Osteguna 28: 10´00tan eta 18´00tan
Parte hartu nahi duenak jar dadila ondoko helbide eta telefono zenbakietan harremanetan: telf: 943 180 285 e-maila: udala@ataun.net
Animatu!
Durante todos los jueves de agosto, se realizarán visitas guiadas por algunas de las rutas mitológicas recogidas en la página AtaunTurismoa.net. Las visitas se realizarán a las 10:00 y a las 18:00 horas. El punto de encuentro será frente al Ayuntamiento de Ataun, ubicado en el Barrio de San Martín. Fechas y horarios de las visitas guiadas: - Jueves 7: 10´00 (Ataundarras); 12´00 (prensa); 18´00 (Ataundarras) - Jueves 14: 12´00 y 18´00 - Jueves 21: 12´00 y 18´00 - Jueves 28: 12´00 y 18´00
El número de participantes por visita es de 15 personas. Para participar, puede llamar al teléfono 943 180 285 o escribir a udala@ataun.net.
Atzo hilak 29 aurkeztu zen Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean AtaunTurismoa.net web gunea. Aurkezpen honekin jarri da jada martxan web berritzailea hau. Honen bidez, Ataungo toki ederrenak ezagutzeko parada izango duzue, baita, Joxe Miel Barandiaranek utzi zigun herentziaz baliatzekoa eta mitologian barneratzekoa.
Sar zaitezte gure web-gunean, jaitsi ibilbideen PDFak edo GPSrako artxiboak eta mapak.
Goza ezazue eta ondoren utzi blog honetan zuen iritzia
Ayer, día 29 de julio se celebró en el Koldo Mitxelena de San Sebastián, una rueda de prensa para presentar la página web turismoataun.net. Esta innovadora web, ofrece 19 rutas, entre las que destacamoa las 4 rutas mitológicas que recorren varios de los lugares más emblemáticos de Ataun. Estas rutas nos permiten escuchar los mitos recopilados por Joxe Miguel Barandiaran en el mismo sitio en el que sucedieron.
Te invitamos a que entres en la web, te descargues los archivos que te ayudarán a realizar la visita y disfruta escuchando las leyendas en un entorno inolvidable.
Después puedes contarnos tu experiencia en nuestro blog.
Prentsaurrekoko argazkiak / Fotos de la rueda de prensa
Ataungo udalak webgune hau martxan jarri du Ataundarrei eta Ataunera datorren bisitariari bere altxorrak erakusteko. Webgunean Ataungo kondaira eta mitoak bilduz eginiko ibilbide batzuk topatu eta jaisteko (pdf formatuan edo GPSrako) aukera izango duzue, baita, beste 12 oinezko ibilbide eta 3 BTT ibilbide ere.
El Ayuntamiento de Ataun ha puesto en marcha este sitio web para mostrar sus encantos tanto a Ataundarras como a visitantes. Turismoataun.net invita a recorrer los rincones más bellos de Ataun y a disfrutar de sus leyendas. 12 rutas a pie, 4 mitológicas y 3 BTT con sus descargables en PDF, o para GPS/MP3/PDA, completan la oferta de recorridos.
1. BARANDIARAN IBILBIDEA: Ataungo mitologian barneratuz Ataunek euskal mitologiarekin duen lotura ulertzeko Joxe Miel Barandiaran aipatu beharra dago. Bide honetan bere bizia eta hainbat kondaira garrantzitsu entzungo ditugu. Denbora: 2,5 h. | Distantzia: 7,69 km. | Desnibela: 211 m.(igotzen)166 m.(jaisten)| Zailtasuna: Erraza. BARANDIARAN ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta BARANDIARAN
2. BERRENOA IBILBIDEA Sorginen aztarnak aztertuz Erdi aroko galtzadan zehar garatzen den ibilbidea. Denbora: 3 h. | Distantzia: 8,34 km. | Desnibela: 543 m.(igotzen)561 m.(jaisten) | Zailtasuna: Erraza. BERRENOA ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta BERRENOA
3. JENTILBARATZA IBILBIDEA Jentilak zelatan Kristautasunaren aurreko euskal herritarrak ziren jentilak edo mairuak. Erraldoiak eta indartsuak ziren. Eta hauen berri ikasteko ibilbide aproposa da hau. Denbora: 1 h. | Distantzia: 2,76 km. | Desnibela: 130 m.(igotzen)105 m.(jaisten) | Zailtasuna: Erraza. JENTILBARATZA ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta JENTILBARATZA
4. SARASTARRI IBILBIDEA Kobaren sekretuak Sarastarriko koba jeinu ugariren bizitokia dela esan ohi da eta bada Mari hemen ikusi duela esan duenik ere. Koba honen eta askoren atzean eskutatzen diren kondairak ezagutzeko ibilbidea da hau. Denbora: 4 h. | Distantzia: 10,96 km. | Desnibela: 650 m.(igotzen)662 m.(jaisten) | Zailtasuna: Erraza. SARASTARRI ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta SARASTARRI
Hemen hiru ibilbide aipatu arren, aukerak amaitu ezinak dira. Beraz, bizikletaz egiteko etapa edo bide nagusienak azpimarratu ditugu hauen konbinazioak eginaz zure gustuko ibilbidea sortu dezazun. Sar zaitez 16 ETAPEN orrian | Entra en la web de las 16 ETAPAS.
Ataungo udalak AtaunTurismoa.net webgunea martxan jarri du Ataundarrei eta Ataunera datorren bisitariari bere altxorrak erakusteko. Webgunean Ataungo kondaira eta mitoak bilduz eginiko ibilbide batzuk topatu eta jaisteko aukera izango duzue, baita, beste 12 oinezko ibilbide eta 3 BTT ibilbide ere.
Ataungo udalak AtaunTurismoa.net webgunea martxan jarri du Ataundarrei eta Ataunera datorren bisitariari bere altxorrak erakusteko. Webgunean Ataungo kondaira eta mitoak bilduz eginiko ibilbide batzuk topatu eta jaisteko aukera izango duzue, baita, beste 12 oinezko ibilbide eta 3 BTT ibilbide ere.
Ataun ezagutzera emateko bide berri bat ireki du udalak: AtaunTurismoa.net. Webguneak herriaren xarma erakustearekin batera, Ataunera bertaratzeko gonbitea egiten digu.
Webguneko atal nagusi bat MENDI IBILBIDEEK osatzen dute. 15 ibilbide ezberdin daude guztira, bizikletaz egitekoak batzuk (3) eta oinez egitekoak gainontzekoak (12). Gure ibilbidea aukeratu ondoren honen PDF-a inprimatu eta prest gaude Ataunera joateko. Nahi duenak GPS-ra jeitsi dezake ibilbidea. Honetaz gain, gure etxetik ibilbidea hasten den punturaino gidatuko gaituen informazioa ere eskuratu dezakegu GoogleMaps erabiliaz.
Hala ere, atentzio gehien pizten duen atala IBILBIDE MITOLOGIKOENA da. Ibilbide hauetako bakoitza gune mitologiko batetik bestera doa eta bakoitzean kondaira bat kontatzen digute. Beraz, ibilbide hauek Ataungo kondaira ezberdinak entzunaz egitekoak dira. Audioa jaitsi (MP3, TELEFONO MUGIKOR, PDA edo beste audio-tresna batera) eta PDF gida eskuan harturik egingo ditugu ibilbide hauek. Lan honetan ANDONI EGAÑA bertsolariak hartu du parte.