lunes, 28 de julio de 2008

Ibilbide mitologikoak | Rutas mitológicas


1. BARANDIARAN IBILBIDEA:
Ataungo mitologian barneratuz

Ataunek euskal mitologiarekin duen lotura ulertzeko Joxe Miel Barandiaran aipatu beharra dago. Bide honetan bere bizia eta hainbat kondaira garrantzitsu entzungo ditugu. Denbora: 2,5 h. | Distantzia: 7,69 km. | Desnibela: 211 m.(igotzen)166 m.(jaisten)| Zailtasuna: Erraza.

BARANDIARAN ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta BARANDIARAN




2. BERRENOA IBILBIDEA
Sorginen aztarnak aztertuz

Erdi aroko galtzadan zehar garatzen den ibilbidea.
Denbora: 3 h. | Distantzia: 8,34 km. | Desnibela: 543 m.(igotzen)561 m.(jaisten) |
Zailtasuna: Erraza.
BERRENOA ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta BERRENOA



3. JENTILBARATZA IBILBIDEA
Jentilak zelatan

Kristautasunaren aurreko euskal herritarrak ziren jentilak edo mairuak. Erraldoiak eta indartsuak ziren. Eta hauen berri ikasteko ibilbide aproposa da hau. Denbora: 1 h. | Distantzia: 2,76 km. | Desnibela: 130 m.(igotzen)105 m.(jaisten) | Zailtasuna: Erraza.
JENTILBARATZA ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta JENTILBARATZA



4. SARASTARRI IBILBIDEA
Kobaren sekretuak

Sarastarriko koba jeinu ugariren bizitokia dela esan ohi da eta bada Mari hemen ikusi duela esan duenik ere. Koba honen eta askoren atzean eskutatzen diren kondairak ezagutzeko ibilbidea da hau. Denbora: 4 h. | Distantzia: 10,96 km. | Desnibela: 650 m.(igotzen)662 m.(jaisten) | Zailtasuna: Erraza.
SARASTARRI ibilbidearen fitxa | Ficha de la ruta SARASTARRI

No hay comentarios: